Berbaro elkartearen Hirukoa Galaren IV. edizioa urtarrilaren 20an izango da

Anboto 2023ko urt. 5a, 09:35

Hirukoa Gala izenez ezaguna den lehiaketa urtarrilaren 20an egingo da, Plateruenan, 19:30ean. Irabazleek Errigorako otzara eder bat eramango dute etxera. 

Ohi bezala, hiru laguneko taldeetan parte hartu beharko da, eta formatua telebistako galdera lehiaketen antzerakoa izango da. Laugarren edizio du Berbarok antolaturiko lehiaketak. 

Lehiketan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea esteka honetan: www.labur.eus/hirukoa4

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!