Aste honetan medikurik gabe daude Mañarian eta Izurtzan

Anboto 2022ko abe. 27a, 15:02

"Osasunaren lehenengo arreta ez da bermatzen Mañarian eta Izurtzan", salatu dute herri bietako alkateek.

Abenduko zubian gertatu zen moduan, egunotan ere medikurik gabe daude Mañarian eta Izurtzan. Medikuaren oporrak ez dituzte ordezkatu eta herri bietako kontsultategiak itxita daude. Erizaina ere ez dute ordezkatu. Halaxe salatu dute herri bietako alkateek. "Aste honetan guztian ez dago medikurik. Datorren astean beharbada egongo da, baina Durangon. Premiazko zerbitzu bat da, ez da kapritxo bat. Jendea behar duelako joaten da medikuarengana. Herritarrak osasun arreta hartzera herritik mugitu behar badira arazo bat da, gehienbat jende nagusiari begira", salatu du Ainara Otxotorena Mañariko alkateak, eta kexa honekin bat egin du Lorea Muñoz Izurtzako alkateak. Herritarrek anbulategian arlo honetako kexak sartu dituztela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!