[ARGAZKI GALERIA]: Olentzero eta Mari Domingi dagoeneko Durangaldean daude

Anboto 2022ko abe. 24a, 14:58

Goizean Iurretan, Garain eta Atxondon egon dira, besteak beste.

Arratsaldean ere eskualdetik ibiliko dira. 

ABADIÑO 

17:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira. Traña-Matiena.

18:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira. Txanporta. (Ibilbidea: herri osoa, Traña-Matienan hasi eta Txanporta plazan amaitu).

BERRIZ

17:30 Mari Domingiren eta Olentzeroren irteera probalekura. Udaletxetik.

ELORRIO

18:00 Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria Besaide Dantza Taldeagaz.

DURANGO

18:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira Fray Juan Zumarraga institututik hasita. Ibilbidea: Institutua, Ermodo, Zumalakarregi eta Ezkurdiko kioskoa. Euria bada, Landako Gunean.

OTXANDIO

18:30 Olentzerori ongi etorria, plazan. Ostean, ardo beroa eta gaztain erreak Pasealeku jubilatu elkartearen eskutik.

IZURTZA

18:00 Olentzerok opariak banatuko dizkie herriko umeei, frontoian.

MALLABIA

18:30 Olentzero eta Mari Domingi, plazan. Zaparrada Kultur Elkarteak antolatuta.

MAÑARIA

Arratsaldean Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Andra Mari elkartea.

ZORNOTZA

18:00 Olentzero. Gudari Plaza - Herriko plaza. Antolatzailea: Udabarri.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!