Irati Axkoetak eta Nerea Arriagak txapela eskuratu zuten atzo, Elorrion jokatutako Bizkaiko pala txapelketan. Bikoteak Zeanuriko aurkariak garaitu zituen 30-17 emaitzagaz. Durangarrak markagailuan aurretik joan ziren partida osoan zehar. Arriagak tanto ugari egin zituen aurrealdean, eta Axkoetak ederto zaindu zituen atzeko koadroak. Biek ala biek, partida bakar bat ere ez dute galdu txapelketan. Txapela eskualdera ekartzea lortu dute.