Azokako gunerik handienetakoa Ahotsenea da. Bertan, musika eta berbaldiak, biak uztartzen dira. Aurten ere, bi espaziotan banatuta egongo da, alde batetik solasaldiak egongo dira, hau Bartolome Ertzilla Musika Eskolan izango da. Bestetik, zuzeneko kontzertuak egongo dira, hauek Plateruenean. Platerueneko kontzertuak zuzenean eskainiko ditu ANBOTOk, hemen.