SOS Deiak-ek gaur, 15:00 inguruan, jaso du abisua. Suhiltzaileak, erreskate unitateko kideak eta Ertzaintzako helikopteroa bertaratu dira. Zauritua 58 urteko mendizale bat zen. Erori egin da, hankan hartu du min batez ere eta ezin zuen bere kabuz itzuli, SOS Deiak-ek ohar batean informatu duenez.
Helikopteroz Iurretara eraman dute eta handik, anbulantzian, Galdakaoko ospitalera.