Hertzainak-en azken kontzertua urtarrilaren 6an izango da, Gasteizen

Anboto 2022ko aza. 29a, 06:00
@Ibaia Arrieta

Josu Zabala musikari otxandiarra ostera batuko da Iñaki Igon Garitaonandia Gari abeslariagaz eta Luis Xabier Sainz Txanpi bateria jotzaileagaz Hertzainak agurtzeko; hiru kontzertu emango dituzte, bi Barakaldoko BECen (abenduaren 16an eta 17an), eta beste bat Gasteizen, 2023ko urtarrilaren 6an. 

Abenduaren 16ko sarrera guztiak salduta daude, baina 17ko kontzetuarenak eta Gasteizko kontzertuko sarrerak Hertzainak taldearen webgunean erosi daitezke.

Azaroaren 24an Gasteizen bertan egindako prentsaurrekoan, urtarrilaren 6ko kontzertuan zein gonbidatuk parte hartuko duten iragarri zuten. Besteak beste, Xabier Amurizak eta Mikel Urdangarin musikari zornotzarrak parte hartuko dute azken emanaldi horretan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!