Sindikatuek jakinarazi dutenez, gasolindegietako beharginek "erosteko ahalmena bermatuko duen" eta gaur egungo "lan baldintzak hobetuko dituen itun bat" gura dute. Beharginen egoera "kritikoa" da sindikatuen esanetan, eta patronalak "egundoko irabaziak" izaten ditu. Alde biek hiru urte daramatzate hartu-emanetan, ituna zelan berritu erabakitzeko. Oraingoz, baina, negoziazioek ez dute fruiturik eman. Negoziazioa "blokatzen" ibiltzea egotzi diote patronalari. Horregaitik, lanuzteak egingo dituzte abenduaren 1etik 5era.