Bertsolari Gazteen XXX. BBK Sariketako finalean egongo da Durangaldea

Anboto 2022ko aza. 23a, 21:27
Gaur Barakaldon jokatu den saioaren irudi bat (Argazkia: Bertsozale Elkartea)

Bertsolari Gazteen XXX. BBK Sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa jokatu da, gaur, Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Barakaldoko Hizkuntza Eskolan izan den saioan Durangaldeak batu du puntu gehien, eta erabakita geratu da abenduaren 1eko finala.

Lea- Artibaik eta Durangaldeak jokatuko dute aurtengo Bertsolari Gazteen Sariketako finala.  Abenduaren 1ean izango da, Bilboko BBK Aretoan.

Durangaldeko taldean, Irune Basagoitik, Ander Elorriagak eta Igor Galarzak jardun dute 25 urtera artekoen mailan. Uribe Butroeko taldea Joseba Ortuzarrek, Eneko Elorduyk eta Jokin Arriolak osatu dute. 18 urtera artekoen mailan, Maddi Aurtenetxek, Kelmene Abaituak eta Ixone Asategik abestu dute Durangaldeko taldean. Uribe Butroeko taldean, Amaia Gallastegi, Joane Bilbao eta Izaro Bilbao aritu dira bertsotan.

Gaurko saioan Barakaldoko euskaltegietako ikasleak izan dituzte publiko moduan, eta oso giro ona sortu da, Bertsozale elkarteak azaldu duenez. Peio Molinuevok eta Ander Aldazabalek aurkeztu dute, eta Beñat Romerok, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osatu dute epaimahaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!