Irazu Aranburu mallabiarrak Lemoatx mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2022ko aza. 22a, 09:45
Irazu Aranburu podiumean. (Argazkiak: Ganzabal Mendi Taldea)

Eskualdeko beste hainbat korrikalari podiumera igo dira.

Joan zen domekan Lemoatx mendi lasterketa lehiatu zuten Lemoan. Lasterketa bi izan ziren: 24 kilometrokoa eta 16 kilometrokoa.

Proba luzeena Irazu Aranburu mallabiarrak irabazi zuen gizonetan. Emakumeetan, Oihana Azkorbebeitia bigarren tokian sailkatu zen. Lehenengo  hamarren artean geratu ziren Jone Alas abadiñarra eta Maitane Gallastegi iurretarra ; bosgarren eta bederatzigarren, hurrenez hurren.

Lasterketa laburragoan, Jon Goiria zornotzarra eta Ibai Cebrian durangarra gizonen podiumera igo ziren bigarren eta hirugarren tokian, hurrenez hurren. Emakumeetan, bigarren tokian helmugaratu zen Estitxu Azpitarte otxandiarra eta lehenengo hamarren artean geratu ziren Itsasne Urkiaga zornotzarra —seigarren—, Amaia Larruzea zornotzarra —bederatzigarren— eta Ireder Angulo durangarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!