Durangaldeko taldean Maddi Aurtenetxek, Kelmene Abaituak, Ixone Asategik, Irune Basagoitik, Ander Elorriagak eta Igor Galarzak egin dute bertsotan. Saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da, eta epaimahaia Beñat Romerok, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Bilboko Urretxindorra ikastolan izan da saioa. Lehenengo finalaurrekoa Zornotzan egingo dute, azaroaren 21ean, Zelaieta Zentroan.