Astebetean 71 kasu berri identifikatu dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko urr. 31a, 13:29

Urriaren 24tik 30era koronabirusagatik 71 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 33 Durangon, 15 Zornotzan, seina Abadiñon eta Iurretan, bosna Elorrion eta Berrizen eta bat Zaldibarren.

Astebetean 1522 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 186 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta, euretko lau, Zainketa Intentsiboen Unitatean. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!