Hiztegiak egunerokotasunean erabiltzen diren esamoldeak jasotzen ditu atalka. Tartean daude, garraioari, denborari, leku-izenei, etxebizitzako kontuei, orduei, jan-edanei zein agurtzeko erabiltzen diren esamoldeei buruzko adierak. Hiztegia hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Euskaraz gainera, gaztelera, ingelesa, frantsesa, portugesa, arabiera, txinera, errumaniera eta wolofa ageri dira. Euskararen kasuan, Mendebaldeko hizkeran erabiltzen diren adierak ere jaso dituzte. Hiztegia Alkarbidek eta Bizkaiko Foru Aldundiak kaleratu dute, eta egitasmoaren pare diren udalerrietan dago eskuragarri. Durangaldearen kasuan, Berrizen, Elorrion, Zaldibarren eta Zornotzan.
Hiztegia HEMEN eskuratu daiteke PDF formatuan.