ANBOTOk Durangaldeko taldeen bisitak jasotzeari ekin dio berriro. Lehenengo bisita Txibila Abadiño okupazionaleko erabiltzaileena izan da. Jone Guenetxea zuzendariak hedabidearen berri eman die. Bisitariak ez dira esku hutsik etorri. Beraiek egindako koadro bat eta gutun bat eman diote ANBOTOko lantaldeari. Argazki bat aterata amaitu dute goizeko txangoa.