Mankomunitateak edukiontzi marroiaren erabilera sustatu eta 800 etxe gehiagotara heltzea du helburu

M.Z. 2022ko urr. 19a, 11:55

'Zure esku dago: zaborra ala lurra' kapaina jarri du martxan Durangaldeko Mankomunitateak. Datozen egunetan herririk herri ibiliko dira Mankomunitateko kideak kanpaina azaltzen. 

Durangaldeko Mankomunitateak gaur goizean 'Zure esku dago: zaborra ala lurra' kanpaina aurkeztu du Iurretan. Kanpaina honen helburua eskualdeko herritarrak edukiontzi marroia erabiltzearen garrantziaz sentsibilizatzea da eta bat egindako etxebizitza kopurua %50 handitzea. Hau da, 800 familia gehiagotara heltzea eta guztira 2.600 etxetara iristea. "Klimaren aldaketaren kontrako borrokak administrazioaren konpromisoa eta herritarren erantzukizuna eskatzen ditu. Mankomunitateak konpromiso sendoa hartu du Durangalde jasangarriagorantz aurrera egiteko, eta hori lortzeko herritarren laguntza behar dugu. Herritarrengana heltzeko ahaleginak areagotuko ditugu, herri bakoitzera hurbilduz, organikoa ondo kudeatzearen onurak eta garrantzia azaltzeko", azaldu du Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidenteak. 

Mankomunitateko kideak herririk herri ibiliko dira kanpainaren berri eman eta materiala banatzen. Mankomunitateak doan emango du birziklatzeko behar den material guztia: 10 litroko plastikozko ontzi bat, poltsa konpostagarri sorta bat, giltza eta edukiontzi marroian onartutako hondakinei buruzko informazio zehatza. Horrez gain, autokonposta egin gura badu eta etxean konpostera jarri, izena eman dezake eta Mankomunitateak etxera eramango dio konposta egiteko makina. 

Informazio karparen ordutegiak

ABADIÑO [Urriak 26] 10:30-14:30 Matienako merkatua

[Urriak 27] 16:00-20:00 Trañabarren

[Azaroak 3] 10:30-14:30 Txanporta [Azaroak 4] 16:00-20:00 Txanporta
ATXONDO [Urriak 25] 10:30-14:30 Frontoia  [Azaroak 2] 16:00-20:00 Frontoia    
ELORRIO [Urriak 28] 10:30-14:30 Plaza [Urriak 28] 16:00-20:00 Urarka [Azaroak 3] 16:00-20:00 Urarka [Azaroak 4] 10:30-14:30 Plaza
GARAI [Azaroak 2] 10:30-14:30 Udaletxeko plaza [Azaroak 8] 16:00-20:00 Udaletxeko plaza    
IURRETA [Urriak 26] 16:00-20:00 F.J. Askondo kalea [Urriak 27] 10:30-14:30 F.J. Askondo kalea    
IZURTZA [Azaroak 7] 16:00-20:00 Frontoia [Azaroak 8] 10:30-14:30 Frontoia    
MAÑARIA [Urriak 24] 16:00-20:00 Plaza [Azaroak 7] 10:30-14:30 Plaza    
ZALDIBAR [Urriak 24] 10:30-14:30 Udaletxea [Urriak 25] 16:00-20:00 Udaletxea    
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!