Gaur jarriko da martxan Euskadi Bono Denda kanpaina. Abenduaren 4ra bitartean herritarrek tokiko merkataritza sustatu gura duten bonu hauek erabili ahalko dituzte eskualdeko zenbait dendatan.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik jakitera eman dutenez, bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Deskontu hori establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek eskuratu ahalko dituzte bonuak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, 50 euroko balioa duten bost deskontu-bonu eskuratu ahalko ditu; hainbat dendatan edo denda bakar batean erabili ahalko dira, erosketa bakar batean edo gehiagotan.