Pentsio duin, publiko eta bidezkoen alde bildutako sinadurak Madrilera eraman dituzte pentsiodunek

Anboto 2022ko urr. 15a, 12:00

Pentsioen eros ahalmena, 1080 euroko gutxieneko pentsioak eta pentsio sistema publikoa eskatu dituzte besteak beste pentsiodunek. 

Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformak Madrilera joan dira pentsio duin, publiko eta bidezkoen alde bildutako sinadurak Diputatuen Kongresura eramatera. Gaur zapatua denez, ezin izan dituzte sinadurak Diputatuen Kongresuan utzi, baiña datozen egunetan egingo dute.

Madrilen bildutako pentsiodunen artean Durangaldeko pentsiodunak ere izan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!