Sedentarismoa gutxitzeko kirol orientazio zerbitzua martxan dago berriro

Anboto 2022ko urr. 10a, 10:00

Mankomunitateak kirol prestakuntza tailerrak eta jardueren proposamen pertsonalizatua eskainiko ditu.

Mankomunitateak MOBI Durangaldea programari berrekin dio gaur, jarduera fisikoa bultzatzeko eta sendentarismoa murrizteko programari. Zerbitzua eskualdeko osasun zentroekin, gizarte zebitzuekin eta adinekoen zerbitzuekin koordinatuta dago eta arreta berezia ipiniko du 65 urtetik gorako emakumeen kolektiboan. Programaren edizio berri honek elikadurari eta gorputzeko jarrerari loturiko prestakuntza tailerrak eskainiko ditu besteak neste. Horrez gainera, kirol ikastaroen informazioa eta norberarentzako jardueren proposamen pertsonalizatua eskainiko ditu. Zerbitzua Mankomunitatearen parte diren udalerri guztietan eskainiko dute, Durangon salbu; Durango ez dago-eta adinekoen zerbitzuan integratuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!