Astebetean 32 kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Anboto 2022ko urr. 3a, 12:36

Irailaren 29tik urriaren 2ra koronabirusagatik 32 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 14 Durangon, 13 Zornotzan, bina Elorrion eta Iurretan eta bat Berrizen. 

Astebetean 1076 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 139 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 7, Zainketa Intentsiboen Unitatean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!