Iker Iglesias eta Jone Aizpurua Europako azpitxapeldun geratu dira triatloietan

Anboto 2022ko ira. 26a, 15:57
Jone Aizpurua eta Europako txapelketan parte hartu duten Mugarra Triatloi Taldeko hainbat kide. (Argazkiak: MugarraTT)

Iglesias triatloi krosean aritu da eta Jone Aizpurua Ironman erdiko distantzian.

Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan, kirol anitzeko Europako triatloi txapelketak jokatu dituzte. Hamahiru egunetan zehar 3.000 parte hartzaile inguru aritu dira lehian, tartean Mugarra Triatloi Taldeko hainbat triatleta.

Bermeon jokatutako triatloi krosean, Iker Iglesias Europako azpitxapeldun geratu da 20-24 urte arteko kategorian eta zilarrezko domina jantzi du. Proba berean, Txela Bereziartua podiumaren atarian, laugarren, izan da 55-59 urte arteko mailan.

Ironman erdiko distantzian, Jone Aizpuruak zilarrezko domina irabazi du 45-49 urte arteko mailan. Proba berean,Txela Bereziartua bosgarren geratu da, eta, Luis Mari Bereziartua eta Luis Bilbao 12. geratu dira 60-64 eta 50-54 urte arteko kategorietan, hurrenez hurren.

Aquabike txapelketan (igerian eta bizikletan), Jabi Berasaluzek 14. tokian amaitu du 55-59 urte arteko kategorian. Ernesto Garcia 19. geratu da. Garciak eroriko bat izan du errepidea busti zegoelako. Bestela, aurrerago amaituko zuen.

Azkenik, Open proban Jon Mateosek eta Iñigo Iraurgik ere parte hartu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!