Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo bi saioak izan dira asteburuan. Atzokoan, Miren Amuriza berriztarrak eta Gorka Pagonabarraga durangarrak egin zuten bertsotan. Illarregik batu zituen puntu gehien, eta Elizondoko (Nafarroa) finalaurrekorako txartela eskuratu zuen; Saioa Alkaizak bost puntu gutxiago lortu zituen, 673. Iñaki Apalategik hirugarren egin zuen (664 puntu), eta Xabat Illarregik laugarren (659 puntu). Bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.
Bete-bete egin zen Arrasateko Amaia antzokia Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren saioan. 700 lagun izan ziren bertan.
Bizkarra, Lizarran
Aitor Bizkarra abadiñarrak urriaren 9an izango du txapelketako lehenengo kanporaketa, Lizarran (Nafarroa). Saioa Los Llanos kulturgunean izango da, 17:00etan.