Trantsizio ekologikoa eta digitala lantzeko bide-orriak, Durangaldeko enpresen eskura

Anboto 2022ko ira. 20a, 10:49

Mankomunitateak trantsizio digitalean eta ekologikoan laguntzeko ibilbide pertsonalizatuak eskainiko ditu enpresentzat. 

Behargintzak trantsizio ekologikoan eta digitalean laguntzeko prestakuntza saioak eskainiko ditu Durangaldeko enpresentzat; enpresa txiki eta ertainentzat, bereziki. Trantsizio ekologikoari dagokion arloan, enpresa bakoitzaren diagnostikoa egitea eta trantsiziorako ibilbide-orri indibidualizatua eskaintzea gura dute. Baliabideak, (energia, ura, lehengaiak) eraginkortasunez erabiltzeko eta karbono isuriak gutxitzeko eredua eskainiko dute besteak beste.

Trantsizio digitalari dagokionez, berriz, Behargintzak banakako diagnostikoa egiteko laguntza eskainiko die enpresei. Sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako zazpi tailer eskainiko ditu enpresek eraldaketa digitalerako bide-orria izan dezaten. Negozio digitalen berrikuntzan dauden estrategiak, marketing digitala, salmenten digitalizazioa edo datuen analisia aztertuko dituzte besteak beste.

Parte hartu gura duten enpresek pymes@dma.eus posta elektronikoaren bidez eman dezakete izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!