Erretzeari uzteko ikastaro bi hasiko dituzte urrian

Anboto 2022ko ira. 19a, 10:07

Mankomunitateko Adikzioen prebentziorako zerbitzuak eskainiko ditu ikastaroak, urriaren 6tik aurrera. Talde bi antolatuko dituzte: goizekoa eta arratsaldekoa. Bederatzina saioko iraupena izango dute.

Goizekoa 10:00etatik 11:30etara eskainiko dute. Arratsaldekoa, 18:30etatik 20:00etara. Ikastaroak parte hartzaile gehien dituen eskualdeko udalerrian eskainiko dituztela jakinarazi du Mankomunitateak. 10-12 pertsonako bi talde egingo dira, eta astero bilduko dira. Ikastaroek bederatzi saio, eta eta adikzioetan aditua den Amaia Sarrionandia psikologoak gidatuko ditu. Bederatzi jardunaldiak amaitzean, eta hiru hilabete igaro ondoren, jarraipen-saio bat egingo dute. Informazio gehiago eskatu edo izena eman gura dutenek Adikzioen Prebentziorako zerbitzuaren bulegoan egin dezakete (Landako Elkartegia, 4 – 202 bulegoa, Durango), edo 94 620 05 20 telefonora deituz edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: adikzioak@dma.eus 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!