Mankomunitateak langabezian dauden herritarrei zuzendutako enplegu-programa bat ipini du martxan. Bertan, laguntza, orientazioa eta aholkularitza eskainiko dioe lanik bari daudenei, "albait arinen lana topatu dezaten". Egitasmoak gaitasun digitaletan ipintzen du azpimarra, gaitasun horiek enplegua bilatzeko "funtsezkoak" direlako Mankomunitatearen berbetan. Zerbitzu hau jaso gura dutenek Durangaldeko Behargintzaren telefono-zenbakiaren edo posta elektronikoaren bidez jarri beharko dute harremanetan: 946232522 / behargintza@dma.eus