Mendi istripuetan hildako mendizaleak gogoan izango dituzte Besaiden

Maialen Zuazubiskar 2022ko ira. 15a, 09:31

Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak antolatu duen ekitaldia domekan izango da, irailaren 18an. 

1955etik, mendi istripuetan hildako mendizaleak omentzen dituzte, urtero, Besaiden. Aurten, Elorrioko Erdella Mendizale taldeari egokitu zaio Besaide Eguna antolatzea. Elorriarrek 8:30ean irtengo dute, herriko plazatik, eta Besaidera igoko dira. 10:30ean txistulariak eta txalaparta egongo dira eta, gero, oroimen ekitaldi zibila. 11:30ean taldeko presidenteak berba egingo du eta 12:00etan dantzariak eta txistulariak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!