Etorkizuneko pilotarien Cafés Baqué txapelketaren XXXV. edizioa gaur hasiko da Mañariko pilotalekuan. Aurten aspaldiko partez, Bizkaiko zein inguruko lurraldetako buruz-buruko pilotari onenak gonbidatuta daude txapelketaren maila igotzeko asmoarekin. "Beraz Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxako kadete zein gazte mailako txapeldun zein txapeldunordeak ikusteko aukera izango da, Bizkaiko kategoria bakoitzeko zortzi onenei aurre eginez", txapelketako arduradunek ohar batean azaldu dutenez.
Txapelketak sei jardunaldi izango ditu eta buruz buru jokatuko da. Aste bakoitzeko asteazken eta ostegunetan jaialdiak egongo dira 18:45ean hasita. Fase horretan sailkatzen diren pilotariek finalerdiak jokatuko dituzte irailaren 29an, Traña-Matienako pilotalekuan. Finalak urriaren 7an izango dira, Iurretan.
"Aukera paregabea da gure pilotariei maila altueneko partiduak eskeintzeko bi urteko geldiune behartu honen ostean eta ezinezkoa litzateke Cafés Baquék gure kirolarekiko egiten duen apustua gabe” azaldu du Enaitz Olaeta, Bizkaiko Euskal Pilota Federazioko lehendakariak.
JARDUNALDIAK
- Irailak 7: Mañaria.
- Irailak 8: Abadiño.
- Irailak 14: Abadiño.
- Irailak 15: Mañaria.
- Irailak 21: Iurreta.
- Irailak 22: Traña-Matiena.
- Irailak 29 (finalerdia): Traña-Matiena.
- Urriak 7 (finala): Iurreta.
IRAILAREN 7AN, 18:45EAN, MAÑARIAN
Kadeteak:
- Ramirez (Bizkaia)-Ortiz (Bizkaia)
- Arroitajauregi (Bizkaia)-Campo (Errioxa)
Gazteak:
- Elorza (Bizkaia)-Ibarloza (Bizkaia)
- Bilbao (Bizkaia)-Llorente (Errioxa)
IRAILAREN 8AN, 18:45EAN, ZELAIETAN
Kadeteak:
- Ugalde (Bizkaia)-Reinaldo (Araba)
- Bereziartua (Bizkaia)-Egurrola (Bizkaia)
Gazteak:
- Pascual (Bizkaia)-Diaz (Araba)
- Ariznabarreta (Bizkaia)-Bullon (Bizkaia)