Markel Urigoitia laugarren eta Aitor Ajuria bosgarren Louzan Skyrace mendi lasterketan, Portugalen

Anboto 2022ko ira. 4a, 22:19

Markel Urigoitia, Ismail Razga, Ander Iñarra eta Aitor Ajuria.

Otxandioko korrikalari biak zuzenean sailkatu dira Skyrunning Munduko Kopako finalerako

Gaur Skyrunning Munduko Kopako azken-aurreko lasterketa jokatu da Portugalen finalaren aurretik: Louzan Skyrace. Bertan, korrikalari otxandiar bik parte hartu dute, Markel Urigoitiak eta Aitor Ajuriak, eta lehenengo bosten artean sartu dira biak. Urigoitia laugarren sailkatu da (2.43.32) eta Ajuria bosgarren (2.44.36). Emaitza horri eskerrak, korrikalari biek Zeanuriko Gorbeia Suzien mendi lasterketan jokatuko den Kopako finalean parte hartzeko aukera lortu dute.


Juan Oller korrikalari espainiarrak irabazi du Portugaleko proba, eta errekor berria ere ezarri du (2.37.18). Euskal Selekzioko Ismail Razga sailkatu da bigarren (2.39.09), eta Merrell taldeko Ander Iñarra korrikalari lezoarrak osatu du podiuma (2.44.36). 25 kilometroko lasterketa izan da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!