Mankomunitateak euskara, kirol, ezintasun eta garapen arloetako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du

Anboto 2022ko ira. 2a, 13:28

Kirol arloko laguntzak irailaren 30era arte eskatu ahalko dira. Gainerakoak hilaren 16ra arte.

Mankomuniteateak 30.000 euro bideratuko ditu adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzeko; 20.000 euro beharrizana duten herrialdeetan lankidetza proiektuak sustatzeko; 47.000 kirolaren sustapenerako eta 8.000 euro euskararen sustapena bultzatzeko. Izapideak baliabide telematikoekin baino ezingo dira egin, Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bitartez

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!