Padelzaleak elkarteak, hainbat erakunderen laguntzarekin, Ales Petralandaren oroimenezko X. San Fausto txapelketa antolatu du. Irailaren 10era bitartean honako helbide elektronikoan eman daiteke izena: inforpadelzaleak@gmail.com.
Hainbat maila daude: gizonak (lehenengo eta bigarren maila), emakumeak, gazteak (16-18 urte), haur-kategoria (14-16 urte), beteranoak, eta, guraso eta seme-alabak. Izen-ematea 15 euro da pertsona bakoitzeko. Modalitate bitan izena ematea 20 euro da pertsona bakoitzeko hiru modalitatetan 25 euro pertsonako. Partaide guztiei polo bana erregalatuko diete.
Izena emateko orrian pertsona bakoitzak zer ordutan ezin duen jokatu zehazteko eskatu dute. Antolatzaileak ordu horiek errespetatzen saiatuko dira, ahal den heinean.
Finalaurrekoetara heldu arte modalitate bakoitza asteburu batean jokatuko da. Asteburu horretan edozein ordutan jokatzeko aukera izan behar da. Izan ere ez da egun eta ordu aldaketarik egingo, antolatzaileen esanetan.
Datak
Irailaren 16ko asteburuan mistoen eta gazteen norgehiagokak jokatuko dira, eta, irailaren 23ko asteburuan lehen mailako gizonena eta emakumeena. Irailaren 30eko asteburuan gizonen bigarren mailako eta haur-kategoriako partiduen txanda izango da. Azkenik, urriaren 7ko asteburuan beteranoen eta, gurasoen eta seme-alaben arteko partiduak jokatuko dira. Finalak urrriaren 21an izango dira.