Harrera egin diete Saharatik Durangaldera iritsi diren umeei

Anboto 2022ko uzt. 27a, 12:36

Durangoko Udaleko ordezkariek harrera egin diete Saharatik zapatuan iritsi zen taldeari. Abuztuaren amaierara arte egongo dira Durangaldean 35 ume eta hainbat zaintzaile. 

Bi urteko etenaldiaren ostean, “pozik eta gogotsu” etorri dira Durangaldera ume sahararrak. “Zapatuan iritsi ginen hona, eta ordutik harrera oso ona egin digute”, azaldu du Mariam Mohamed Deidi hezitazileak; errefuxiatu kanpamenduetako eskola batean irakaslea da bera, eta hona etorritako umeetako batzuen irakaslea izateaz gainera, begirale lanak egingo ditu asteotan. Durangaldera iritsitako 35 umeetaz Rio de Oro eta Hamadako izarrak elkarteak arduratukondira, baita familia desberdinak ere. Umeetako sei errefuxiatuen kanpamenduetatik sekula irten gabekoak dira, prentsaurrekoan azaladutakoaren arabera. Egonaldia, besteak beste, haurrei osasun probak eta interbentzioak egiteko aprobetxatuko dute. 

Ima Garrastatxu alkatea era Julian Rios alkateordea buru izan ditu harrera taldeak. “Durangaldea zuen etxea da. Durangotik saharar herriaren eta herri gisa dituen eskubideen aldeko konpromisoa berretsi gura dugu. Haur horiek bakean bizitzea merezi dute, eta ez miseriazko bizitza errefuxiatuen kanpalekuetan”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!