Laukote formatuan grabatu dute lan hau. Markos Agirrek taldea utzi du, eta Gorka Muñozek, gitarra beharrean baxua joko du hemendik aurrera. Ander Bastidak (ahotsa), Alain Asenjok (bateria), Txerra Gonzalezek (gitarra) eta Gorka Muñozek (baxua) osatzen dute orain Nebrashka. "Bagatoz berriz, ardo eta gazta zaharra lez, IRAUNGIPEN DATARIK BARIK, hasierako gogo eta ilusio berberarekin. Bizi garen negu honetan, hibernatu beharrean sortzea erabaki dugu. Momentuz ERREPORTAI hau, gero gerokoak. Lotan nahi gaituzte, ESNA GAITEZEN", azaldu dute sare sozialetan.