'Azken Txiribuelta' bira honetan dozena bat kontzertu inguru eskaini ditu laukoteak, besteak beste, Bergaran, Bilbon, Mañarian, Iurretako Amatza auzoan edota Zaldibarren. Azken kontzertua Abadiñon dagoen Amaraun Arte Fabrikan eskainiko dute, 13:30ean. 12:00etan irekiko ditu ateak guneak, eta 19:30ak arte musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldea 2016ean sortu zuten Egoi Petitek (trikitixa), Gorka Bidaurrazaga 'Pottik'-k (bateria), Josu Abaunzak (baxua) eta Mikel Astobiza 'Asto'-k. 'Animos de vivir' diskoa kaleratu zuen.