DKT taldeko Markel Fernandezek 400 metrotako Espainiako txapelketa irabazi du eta munduko txapelketara sailkatu da

Anboto 2022ko uzt. 18a, 12:16
Markel Fernandez Espainiako txapelketan (Argazkia: @atletismoRFEA)

20 urtez azpiko txapelketan aritu da.

Valentziako Torrent herrian 20 urtez azpiko Espainiako atletismo txapelketa lehiatu dute asteburuan eta hantxe aritu da Durango Kirol Taldeko Markel Fernandez (2003, Sopela). Bere espezialitatea den 400 metrotan egindako lana distiratsua izan da. Urrezko domina jantzi du denbora honekin: 46.21. Inoizko laugarren denborarik onena da 20 urtera artekoan. Horrez gainera, abuztuaren 1etik 7ra Kolonbiako Cali herrian egingo den munduko txapelketan aritzeko gutxieneko denbora lortu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!