Astebetean 247 kasu berri identifikatu dituzte eskualdean

Uztailaren 4tik uztailaren 10ra koronabirusagatik 247 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 81 Durangon, 55 Zornotzan, 35 Abadiñon, 25 Elorrion, 21 Zaldibarren, 11 Berrizen, seina Iurretan eta Otxandion, 4 Atxondon, 2 Mallabian eta 1 Mañarian.  

Astebetean 9531 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 675 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 32, Zainketa Intentsiboen Unitatean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!