Oliveira eta Sanchez dominekin bueltatu dira Espainiako kickboxing txapelketatik

Joseba Derteano 2022ko uzt. 7a, 11:04

Ezkerretik hasita: Ander Sanchez, Dani Calvo, Mikel Lopez, Celia Oliveria eta Aitor Romero, Kordoban.

Joan zen asteburuan, Espainaiko Kickboxing Txapelketa lehiatu zuten Kordoban (Andaluzia), eta eskualdeko hainbat borrokalarik parte hartu zuen Euskadiko selekzioagaz. Euretariko bi dominekin bueltatu ziren. Celia Oliveira elorriarrak brontzezko domina irabazi zuen senior mailako kick light modalitatean, eta Ander Sanchez berriztarrak zilarrezkoa jantzi zuen kadete mailako light contack-ean.

Biek hainbat borrokaldi irabazi zuten dominak eskuratu ahal izateko.  IndarXsport eta Laureano Fight Team taldeko borrokalari bi horiekin batera, Dani Calvo eta Mikel Lopez durangarrak eta Aitor Romero garaitarra ere aritu ziren lehian. Lopez finalerdietara heldu zen eta dominen atarian geratu zen. Romero garaitarrak oso lan ona egin zuen, baina merezitako saririk barik bueltatu zen. 

Esperientzia irabazi
Mailarik maila estatuko borrokalaririk onenak batu zituen Kordobako hitzorduak. Aurkarien maila ikusita, eskualdeko borrokalariek egindako lanaren balorazio positiboa egin du IndarXSport taldeko Dani Nuñezek. "Egun luzeak dira, goizetik iluntzera artekoak, baina oso esperientzia politak ere badira. Kontuan hartu behar da estatu osoko onenak batzen direla eta maila handia egoten dela. Gainera, Euskadiko selekzioagaz joan dira eta horrek jende berria ezagutzeko aukera ematen die. Hori guztia kontuan hartuta, gure ordezkariek lan bikaina egin dute", adierazi du

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!