Melillako sarraskia salatzeko elkarretaratzea egin dute Durangon

Anboto 2022ko uzt. 1a, 20:16

"Bizitza beltzek axola dute. Mugetako heriotzen aurka" lelopean elkarretaratzea egin dute Durangon gaur arratsaldean. Dozenaka lagun batu dira Durangaldeko hainbat elkartek egindako deialdira. 

Atxondoko Harrera, Zaldibarko Jendeak, Durangoko parte-hartze tailerra, Ongi Etorr Errefuxiatuak eta Hemendik Harantz elkarteek egin dute deialdia. Ekainean Espainia eta Maroko arteko muga zeharkatzen saiatu ziren 2.000 lagun, eta horietako 37 gutxienez, hil egin ziren saiakeran. Heriotza horiek salatzeko egin dute elkarretaratzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!