[EGUNERAKETA] 'Bi Arnas' dokumentala Iurretako Montoste elkartean eskainiko dute uztailaren 7an

Anboto 2022ko eka. 30a, 15:29

Dokumentala Durangoko Kurutzesantun emititzekoak ziren arratsalde honetan, baina antolatzaileek lekua eta eguna aldatu dituzte. Durangon barik, Iurretan emango dute. Eta gaur, barik, datorren eguenean.

Bi Arnas dokumentalak Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta haren ama Mari Nieves Díazen istorioa kontatzen du, torturaren gaia erdigunean ipinita. Filmaren egileek adierazi dutenez, dokumentalak "itolarri bi" kontatzen ditu, "amaren ahotik, alabak azalean bizitakoa". Dokumentalaren bultzatzaileek "torturaren erabilpena" salatu eta "elkartasuna" adierazi gura diete "jasan dutenei", "aurrerantzean horrelakorik gerta ez dadin". Filma eguen honetan eskaintzekoak ziren Durangoko Kurutzesantun. Baina antolatzaileek lekua eta data aldatu dute. Durangon barik, Iurretan emango dute. Eta gaur barik, datorren eguenean. Montoste elkartean eskainiko dute uztailaren 7an, 19:00etan.

Dokumentala crowdfunding diru-bilketa eginda finantzatu zuten Borda Gorri Produkzioak ekoiztetxeko kideek, irabazi asmorik barik eta instituzioen laguntzarik barik. Dokumentalean Nekane Txapartegik, Paco Etxeberriak eta Serge Portellik ere parte hartzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!