Trantsizio ekologiko eta digitalerako proiektuak aurkeztu dizkiete Enpresa Txiki eta Ertainei

Anboto 2022ko eka. 27a, 12:08

Mankomunitateak trantsizio ekologikorako eta trantsizio digitalerako proiektu bi aurkeztu dizkie Durangaldeko enpresa txikiei eta ertainei. Zehatz esanda, bi eremu horietan dauden programak ezagutarazi dizkie. 

Trantsizio digitalaren arloan bat egiten duten enpresek banakako aurretiazko diagnostikoa egiteko laguntza izango dute. Ondoren, sentsibilizazioko eta prestakuntzako 7 tailer proposatuko dizkiete trantsizio digitaleko ibilbide-orri bat egiteko. Trantsizio ekologikoaren proiektuari dagokionez, enpresa bakoitzarekin diagnostikoak egitea aurreikusi dute, ondoren trantsizio ekologikorako ibilbide-orri indibidualizatuarekin aurrera egiteko.

Enpresaren batek programan parte hartu gura badu  pymes@dma.eus posta elektronikoaren bidez eman dezake izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!