Seigarren urtez jarraian, elite eta 23 urtez azpiko Eiser Hirumet taldeak Frantziako Rhone-Alpe eskualdeko Beaujolais Tourrean parte hartu du gaurtik domekara. Lau lasterketa "oso exigente" dituzte aurretik "zeinetan mendateak diren protagonista nagusia", adierazi dute taldekideek ohar batean. Maila handiko txirrindulariek parte hartzen dute. Esaterako, orain urte bi gaur egun profesionaletako AG2R taldean dabilen Geoffroy Bouchard txirrindulariak irabazi zuen, Jaako Hanninen-en aurretik. Azken hori ere ziklista profesionala da.
Eiser Hirumeten taldea honako txirrindulari hauek osatuko dute: Imanol Alvarez, Fergus Robinson, Dani Cavia, Ben Houlihan, Oier Muñiz eta Ander Ganzabalek.