Aisialdiko begirale izateko ikastaroak prest Durangaldeko gazteentzat

Anboto 2022ko eka. 16a, 15:00

Mankomunitateak begirale ikastaro arautuak antolatu ditu 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 29ra arte.

Ikastaroa Durangon eskainiko dute urritik ekainera bitartean, euskaraz. 150 orduko prestakuntza teorikoa eskainiko dute eta 160 orduko praktikaldia. Ikastaroan Gaztedi Durangaldea programan sartuta dauden udalerrietako gazteek eman ahalko dute izena: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Mallabia, Zaldibar eta Zornotzako gazteek. Plazak mugatuak dira. Eskariak eskaintza gaindituko balu, postuak zozketa bidez definituko dituzte. Ikastaroak 100 euro balio ditu. Prestakuntza osatzen dutenek profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!