Garaitarrek eta elorriarrek Europako Mendietan hil ziren erreskate taldeko kideak gogoratu dituzte

Ekaitz Herrera 2022ko eka. 13a, 09:54

35 urte bete dira elorriarrekin eta garaitarrekin osaturiko erreskate taldeak Europako Mendietan helikoptero istripua izan zuenetik. 

Garaiko dozena bat herritar eta Elorrioko beste dozena bat herritar Asturiasen egon dira asteburuan, duela 35 urte Europako Mendietan hil ziren erreskate taldeko kideak omentzen. Ekitaldian Euskadiko Erreskate Txakurren Unitateko kideek, istripuan hildakoen senitartekoek, lagunek eta Asturiasko Erreskate Txakurren Unitateko kideek parte hartu dute. Besteak beste, bertan izan da Gontzal Sarrigoitia garaitarra. "Aurtengo omenaldian berrikuntza bat egin dugu. Helikopteroa kolpatu zen Sohornin mendi tontorrean plaka bat ipini dugu. Bertan, istripuan gertaturiko guztia kontatzen da, izen-abizenekin", azaldu du Sarrigoitiak. Garaitarrak, bestalde, Asturiasko Erreskate Txakurren Unitateko kideen lana eskertu du. "Oso modu abegikorrean jaso gaituzte. Dena erraztu digute. Baimen guztiak kudeatu dizkigute", esan du.

1987ko ekainaren 12an Durangaldeko lau herritar hil ziren Covadongako lakuetatik gertu, han inguruan galdutako ume bat topatzeko lanetan zebiltzala. Erreskate lanetan zebilen helikopteroak Sohornin tontorra kolpatu zuen lehenik ,eta Covadongako lakuen ondoko errepidera jausi zen gero. Istripuan lau lagun hil ziren. Hiru elorriar eta garaitar bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!