Erronka jarri zuten, eta bete dute. Bizibiltariak elkarteko kideek Inaziotarren Bidea egin dute. Gaur bertan amaitu dute azkenengo etapa. Ibilbidea hainbat fasetan egin dute. 2019ko urtarrilaren 9an hasi zuten Loiolako Santutegian, eta hamabostean behin irteerak egiten hasi ziren. Pandemiaren ostean, denboraldiarekin jarraitu ahal izan dute, eta 2022an ibilbidearen amaierara heldu dira.