Sagarduiren adierazpenek Durangalderako "kolpe berri bat" iragarri dutela dio Ahal Duguk

Anboto 2022ko eka. 9a, 18:00

Alderdi moreak Osasun sailburuak aipaturiko "aldaketa kulturala" hartu du ahotan. "Oporraldian osasun zentroak zarratuta edo erizaintza zerbitzuagaz bakarrik" egongo direla kritikatu dute.

Durangaldeko Ahal Duguren iritziz, Gotzone Sagarduik egindako adierazpenek "ez dute hobekuntzarik iragartzen" eskualdeko osasungintzarentzat; "kontrakoa baino". Alderdi moreak kritikatu duenez, "izurri garaian martxan ipinitako kontsulta telematikoak mantenduko dituzte  logika ororen kontra". Horrez gainera, "kontraesanetan jaustea" leporatu diote Sagarduiri, arreta telematikoki emango dela esan ostean, osasun arreta zerbitzua "presentziala" indarrean egongo dela adierazi duelakoan. Miren Gorrotxategi legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du Sagarduiren adierazpenak "alarmagarriak" direla eta "lehen arretako baliabideak murrizteko pixkanakako prozesu bat bezala" ulertu behar direla. "Gure osasun sistema publikoaren pribatizazioa ezin da aldaketa kultural bezalako eufemismoekin estali", gaineratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!