Elkartasuna adierazi diete metalgintzako epaitu biei

Anboto 2022ko eka. 7a, 13:48

Bilboko epaitegi aurrean kontzentratu dira epaituei elkartasuna adierazteko (Argazkia: @LABsindikatua)

2019an Bizkaian egindako metalgintzako greban jazotakoen harira, bi lagun epaitu dituzte gaur goizean Bilboko epaitegian. Euretako bat Durangaldekoa da eta besteak eskualdean lan egiten du. Epaitu bakoitzarentzat 23 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dute.

Epaituei elkartasuna adierazteko, hainbat arlotako langileek osatzen duten langile plafaformako kideak epaitegi aurrean kontzentratu dira. "Epaiketa bertan behera uztea eta langileriaren grebarako eskubidea errespetatzea eskatzen dugu. Gainera, bi pertsona horiek jasandako atxiloketa agresiboak salatu gura ditugu, biek lesioak pairatu zituztelako", adierazi du plataformako kidea den Ixone Retesek epaitegiko sarreran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!