Astebetean 152 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Maiatzaren 16tik maiatzaren 22ra 152 kutsatu detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 57 Durangon, 48 Zornotza, 15 Elorrion, 10 Abadiñon, bosna Berrizen, Iurretan eta Mallabian, 4 Zaldibarren eta 3 Atxondon. 

Astebetean 5.985 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 381 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 11, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!