Padel txapelketa solidarioa antolatu dute ekaineko lehenengo asteburuan

Anboto 2022ko mai. 23a, 09:37

Iurretako Padelko padel pistetan jokatuko da.

Padelzaleak eta Padeltza elkarteek padel txapelketa solidarioa antolatu dute ekainaren 3tik 5era, Iurretako Padelko pistetan. Izen-ematea (15 euro) datozen hiru egunetan egin behar da da: maiatzaren 24an, 25ean eta 26an, 18:30etik 20:30era, Padelkon. Bi kategoria daude, emakumeena eta gizonena, eta bakoitzean 16 bikotek parte hartu dezakete gehienez.

Batutako dirua gaixotasun arraroen elkarte bati emango diote. Emakumeen txapelketa irabazten duen bikoteak erabakiko du dirua zein elkarteri eman.

Ekainaren 5eko finalen ostean, hainbat sari zozkatuko dituzte, tartean Athletic Club-eko eta Amorebietako kamisetak, jokalariek sinatuta. Errifak izen-emate egunetan eta txapelketako egunetan eskuratu ahalko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!