Erlantz Zaldunbide lehenengo eta Aser Arza bigarren Europako Mendietan jokatutako ultra-trailean

Anboto 2022ko mai. 22a, 15:31

Zaldunbide eta Arza

Lasterketak 52 kilometro eta 5200 metroko desnibel positiboa izan zituen.

Asteburuan Cainen (Europako Mendiak) 'Cainejo ultra-trail' lasterketa jokatu da eta bertan eskualdeko korrikalariak izan dira nagusi. Lehenengoa helmugaratzen Erlantz Zaldunbide iurretarra izan zen eta bigarrena, Aser Arza durangarra.

Zaldunbideren hitzetan, "lasterketa gogorra" izan zen, "lasterketak zuen desnibelaz gain, bero asko" egin baizuen.

Cainejo lasterketaz gain, Cainejin lasterketa ere jokatu zen. Bertan, Peru Gorritxategi durangarrak hirugarren postua lortu zuen, senior mailan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!