Zaldi Baltzako eta Kurutziaga Ikastolako xakelari gazteak onenen artean aritu dira xakean

Anboto 2022ko mai. 23a, 10:00
Zaldi Baltzako kimuak eskuman, horiz.

Bizkaiko eskolarteko xake txapelketak emankorrak izaten ari dira eskualdeko taldeentzat eta podium bat baino gehiago lortu dute.

Kimu mailan Elorrioko Zaldi Baltza taldeko gazteak hirugarren tokian geratu dira. Honako gazte hauek osatu dute taldea: Aitor Bravo, Ametz de la Cruz, Izei Gallastegi, Julen Koratty, Iker Soria eta Unai Guzman.

Durangoko Kurutziaga Ikastolak bi talderekin parte hartu du Bizkaiko txapelketan eta euretako bat bigarren geratu zen benjaminetan. Eneko Ibañez , Aner Eizagirre, Leo Etxegibel eta Iosu Artetxek osatu dute taldea.

Bestalde, haur-kategorian Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak jokatzeko sailkatu da Irati Gallastegi elorriarra. Asteburu honetan Gasteizen izango da banakako txapelketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!