Baina 100 bat boluntario behar dituzte umeak zaindu ahal izateko. Oraingoz, izen-ematea bide onetik doala azaldu dute elkarteko kideek, baina boluntarioen zerrenda ez dago osatuta oraindino. Elkarteko webgunearen bitartez (www.riodeorodurango.com) egin daiteke izen-ematea.
6tik 10 urtera arteko hainbat ume ekarriko dute aurten, ekain amaieran edo uztail hasieran. Hile bi emango dituzte hemen, kanpamentuetara itzuli aurretik. Hemen dauden bitartean, askotariko ekintzak eta irteerak egiten dituzte.