Pentsiodunen bizikleta martxa Durangaldera ailegatuko da ekainaren 15ean

Anboto 2022ko mai. 11a, 10:57

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bizikleta martxa bat egingo du ekainaren 13tik ekainaren 25era. 13 etapatan zehar, Euskal Herriko hainbat bazter zeharkatuko dituzte gutxieneko pentsioak, zaintza lanen banaketa eta zerbitzu publikoak defendatzeko. Durangaldetik ere igaroko dira.

Donostiatik irtengo dute ekainaren 13an, eta Donostian bukatuko dute ekainaren 25ean. Pentsiodunen Mugimenduak hamahiru etapako zeharkaldia egingo du Euskal Herrian zehar, aldarrikapenak egin eta "herritarren kontzientzia iratzartzeko". Ohar batean jakinarazi dutenez, honako hiru helburu aldarrikatuko dituzte: gutxieneko pentsioak 1.080 euroan ipintzea, zaintza lanak banatzea eta zerbitzu publikoak bermatzea. Hori guztia ekitaldiekin tartekatuko dute, martxa igarotzen den herrietan ere ekintzak antolatuko dituztelako gainerako eragile sozialekin. 

Bizikleta martxa Durangaldetik ere igaroko da. Ekainaren 15eko etapa Ondarroan hasiko dute, eta Zornotzan bukatu. Bidean, Mallabia, Berriz, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Durango eta Iurreta zeharkatuko dute. Egun horretan 45 bat kilometro egingo dituzte. Pentsiodunek jakinarazi dutenez, honako hauek izango dira etapa bakoitzaren ezaugarriak:

Euskal Herriko Pentsiodunen I. Bizikleta Martxa

1. Etapa (Ekainaren 13a)

  • Donostia - Azpeitia (Donostia, Lasarte-Oria, Usurbil, Orio, Zarautz, Zumaia, Azpeitia). 54 kilometro.

2. Etapa (Ekainaren 14a)

  • Azpeitia - Ondarroa (Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar, Deba, Mutriku, Ondarroa). 42 kilometro.

3. Etapa (Ekainaren 15a)

  • Ondarroa - Zornotza (Ondarroa, Markina-Xemein, Mallabia, Berriz, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Durango, Iurreta, Zornotza). 45 kilometro.

4. Etapa (Ekainaren 16a)

  • Zornotza - Plentzia (Zornotza, Gernika, Mungia, Plentzia). 44 kilometro.

5. Etapa (Ekainaren 17a)

  • Plentzia - Bilbo (Plentzia, Sopela, Berango, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Barakaldo, Bilbo). 45 kilometro.

6. Etapa (Ekainaren 18a)

  • Bilbo - Laudio (Bilbo, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Ugao, Laudio). 37 kilometro.

7. Etapa (Ekainaren 19a)

  • Laudio - Gasteiz (Laudio, Aiara, Amurrio, Murgia, Abetxuku, Gasteiz). 67 kilometro.

8. Etapa (Ekainaren 20a)

  • Gasteiz - Altsasu (Gasteiz, Dulantzi, Agurain, Zalduondo, Araia, Olatzagutia, Altsasu). 49 kilometro.

9. Etapa (Ekainaren 21a)

  • Altsasu - Iruñea (Altsasu, Etxarri-Aranatz, Uharte Arakil , Irurtzun, Barañain, Iruñea). 52 kilometro.

10. Etapa (Ekainaren 22a)

  • Iruñea - Elizondo (Iruñea, Doneztebe, Elizondo). 64 kilometro.

11. Etapa (Ekainaren 23a)

  • Elizondo - Baiona (Elizondo, Dantxarinea, Ezpeleta, Uztaritze, Baiona). 53 kilometro.

12. Etapa (Ekainaren 24a)

  • Baiona - Irun (Baiona, Angelu, Bidarte, Ziburu, Urruña, Hendaia, Irun). 41 kilometro.

13. Etapa (Ekainaren 25a)

  • Irun - Donostia (Irun, Errenteria, Pasaia, Donostia). 24 kilometro.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!